Eskolan Konposta

Author Archive for Cristina Enea

Usurbilgo Udarregi ikastolan Konposta egiten hasiko dira

Ikasturte honen amaieran Usurbilgo Udarregi ikastolan hondakin organikoen bilketarako hobekuntza plana egin ondoren, irailetik aurrera konposta egiten hasiko dira. Usurbilgo Udalak jarritako etxola erabiltzen hasiko da eta honen kudeaketarako sukaldeko langileek eta irakasleek formakuntza jasoko dute. Kurtso hasieran ikasleek ekintza honetan parte hartuko dute ere, sentsibilizazio saio batzuen bidez. Honekin, ikastolan sortutako hondakin organiko guztiak bideratzea lortuko da.

IMG_6091

Saio didaktikoak baratzan

Uda datorrela aprobetxatuz, Eskolan Konposta proiektuko saio didaktiko batzuk kanpoan egin ditugu. Oraingo honetan San José Hijas de la Cruz ikastetxean egon gara eta bertako ikasleek hondakin organikoak bereizten eta konposta nola egiten den ikasi dute. Saio didaktikoa eta gero, konpostagailua gertutik ikusi dute, egituratzailea gehitu dute, bukaeran dena ondo nahastuz.

Zure ikastetxean ere hondakin organikoak birziklatu eta konposta egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. Ikastetxeei honako baliabideak eskeiniko dizkiegu:

Hobekuntza plana: gaur egungo diagnostikoa egin eta hondakin organikoak ikastetxean kudeatzeko plana bidali.
Materiala: Behar diren edukiontziak bai pasillo, mintegi, patio edo jangelarako. Konpostagailuak eta konpostatzeko behar den material guztia ere.
Formakuntza saioa: Irakasle, arduradun zein gurasoentzat luzatutako konpostari buruz  formakuntza saio bat.
Saio didaktikoak: Ikasleentzat prestatutako sentsibilizaziorako saioak, hondakinen gaia lantzeko.
Jarraipena: Kurtsoan zehar ikastetxeari laguntza eskeintzeko teknikari bat egongo da.
Euskarria: Ikastetxean hondakin organikoaren zikloa ixten denaren euskarri bat entregatuko da.

Errenteriako Eskolako Agenda 21eko gazteak udaletxean izan dira

Errenteriako Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten gazteak udaletxean izan dira alkatearekin, zinegotzien eserlekutan jarri eta ikasturtean zehar landutako gaia eta beraien proposamenak aurkezten. Udal Foro honetako partaideak, herriko hainbat ikastetxeetatik etorri dira: Bizarain LH eta DBH ikastolak, Cristobal Gamon ikastetxea, Don Bosco Lanbide heziketako ikastetxea, Koldo Mitxelena Institutua, San Jose Gurutzearen alabak ikastetxea eta Telleri-Alde ikastetxea.

Aurtengo gaia, elikadura jasangarria eta hondakinak izan da eta horren baitan, alderdi ugari sakondu dituzte: elikagai osasungarriak, ekologikoak, bertakoak, fruta jatearen garrantzia, elikagaiekin sortzen diren hondakinak, konpostajea, elikagaiekin hondakinak prebenitzeko neurriak, inkestak egin dituzte kalean herritarren ohiturak eta jokabideak ezagutzeko…

Iturria: HERRI BIZIA / Errenteriako Udal Komunikabidea

Lanbide Heziketa zentruetan ere konposta egiten dute

Eskolan Konposta proiektuaren barruan lanbide heziketa zentruetarako formakuntza prestatu da ere. Maiatzak 5ean Pasaiako Nautico Pesquero Blas de Lezo zentruan egon ginen eta lanbide heziketako lehenengo kurtsoko ikasleek parte hartu zuten formakutza saioan. Ikasle hauek materia organikoa kudeatzearen zergatia ikusi dute,  materia honekin zer egin, ikastetxean zein bakoitzak duen eremu berdean nola konpostatzen den ikasi eta ikastetxean txertatu den hobekuntza plana ikusi dute.

Formakuntza honetan 55 ikaslek parte hartu dute eta datorren kurtsoan beste zikloekin egingo da. Ikasle batzuk beraien etxeetan konposta egiteko interesa zutenez, saioa eta gero zituzten zalantzak argitu dira. Nautico Pesquero de Pasaia Blas de Lezoko irakasle guztiek bat egin dute proiektu honekin eta ikastetxean berehala hasi dira konposta egiten.

Aurreko kurtsoan, lanbide heziketako beste zentru batzuk ere sartu ziren proiektuan, Errenteriako Don Bosco edo eta Usurbilgo Lanbide Eskola adibidez.

 

 

Javier Ansorenaren Konpostari buruzko liburu aurkezpena

Atzo aurkeztu zen “El compost de biorresiduos. Normativa, calidad y aplicaciones” liburua, Javier Ansorenak (Gipuzkoako Foru Aldundiako Ingurumen zerbitzuburu ohia) idatzita.

Jose Ignacio Asensiok (Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako diputatua) egin zuen aurkezpena eta Gipuzkoa mailan azkenengo bi hamarkadetan eman diren aldaketak aztertu zituen.Gaikako bilketan jasotako hondakin organikoak %99 garbitasuna du eta soilik %1a plastikoak, metalak, beira eta bestelakoak osatuz. Oraindik ere errefusarekin batera doan hondakin organikoa %54koa da.

Ansorenak konposta egiteko dauden era ezberdinak azaldu ditu eta merkaturatzeko dauden zailtasunak ere argitu dira. Hirietan konpostari irteera emateko kasu batzuk ere azaldu dira.

Informazioa zabaltzeko, egin zen prentsaurrekoa ikusi daiteke.

Konposta egiten erakusteko Xixario iritsi da

Ikasturte honetan Haur Hezkuntzako tailerrak gehitu dira Eskolan Konposta proiektuan. Horretarako Xixario, gure lagun berria iritsi da. Xixariorekin, era atsegingarrian haurrek hondakin organikoaren birziklapenari buruz informazioa jasoko dute.

Honez gain, ikasleek zizare bat marraztuko dute eta honekin behatzetako txotxongiloak sortuko dituzte..

Gure Xixario eguzkitako betaurrekoekin dator zeren lur zizareei argitasunak kalte egiten die. Lur azpian bizi direnez, iluntasunean pasatzen dute egun guztia eta kanpora ateratzen badira, argitasunak kalte egiten die.

IMG_6132

San Markos mankomunitateak eta Cristina Enea Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Maiatzaren 2an, San Markos Mankomunitateak eta Cristina Enea Fundazioak “Eskolan Konposta” proiektua dela eta lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Aurteko ikasturtean 13 ikastetxe hartu zuten parte proiektuan eta 2015/2016 ikasturtean beste 23 ikastetxe abiatu dira proiektuarekin, horietatik 18 Donostiakoak.

Ikastetxe guztiei animatzea eskatzen da. Proiektuan laguntza teknikoa eta behar diren baliabideak eskeintzen direnez, ikastetxean konposta egitea oso erraza da.

irudi_weberako

Zer Konpostatu dezakegu?

Konposta egin nahi dugun momentuan zalantzak sortzen dira. Zer bota dezakegu? Edozein hondakin organiko balio du? Hona hemen konpostatu daitezken materia ezberdinen zerrenda labur bat.

Dibujo

SUKALDEA, JANGELA, GELA ETA PATIOA

Barazki gordinak eta sukaldatutakoak. Hondakin hauek oso ekarpen ona dira.
Janari eta ogi hondarrak. Edozein janari-hondar bota daiteke. Ondo nahastu beharko da eta konpostagailuan nahikoa materia egon beharko da, karraskariak ez erakartzeko, lurretik gertuegi egon ez daitezen. Hondakin horiekin meta berotu egiten da, zizareak erakartzen dira eta ez da usainik sortzen.
Haragi eta arrain hondarrak. Hezurrek denbora gehiago behar dute desegiteko, baina ekarpen ona dira.
Arrautza oskolak eta marisko hondarrak. Txikitzea komeni da desegiteko denbora behar baitute.
Fruitu  eta fruiti lehorren hondarrak. Oso ekarpen ona dira, laster desegiten baitira konpostagailuan. Udan, zuku gehiago izan ohi dute eta ekartzen duten geiegizo hezetasuna materia lehorrarekin orekatu beharko dugu.
Kafe eta infusio hondarrak.Oso ekarpen ona dira.
Jogurt eta zukuak.Ontzirik gabe, mesedez. Egin izan ohi den galdera bat da eta.
Sukaldeko papera. Sukaldeko papera janari-hondarrekin zikinduta egon behar da, baina ez sukaldean erabiltzen diren substantzia kimikoekin.
Sukaldeko eta komuneko paperaren tutuak. Txikitu eta konpostagailura bota.

LORATEGIA

Landare hondakinak. Luzeegiak badira moztea komeni da, batez ere, adar lodiak izanez gero. Zenbat eta txikiago moztu, errazago desegiten dira. Oso ekarpen ona.
Inausitako adaxkak. Adazkak birrindu egin behar dira. Adarrak moztu gabe bota ez gero, nahasketa egitea zaila izango da. Tamaina, behatz batena izango da gehienez.
Hosto lehorrak. Udazkeneko hostoak erabili daitezke, poltsetan gorde eta pixkanaka botatzen joan. Olibondo, pinu, ereinotz eta honelakoak deskonposatzen zailagoak dira.
Zerrautsa eta txiribila. Aroztegiko hondakinak oso onak dira konposta egiteko, beti ere tratatu gabeko zura erabiliz. Txiribila hobegoa izaten da, duen estrukturagatik. Zerrautsa pilatzea errazagoa da, aireztatzea zailagoa izanez.
Belar lehorra. Dentsitate bajua duenez, metatutako nahasketak tenperatura oso altuak hartzen ditu. Belar lehorrik onena euritik babestu gabekoa da, deskonposatze prozesua hasita bait du.
Lorategiko belarra. Moztu eta zuzenean bota ordez, lehortzen utzi.
Lastoa

San Jose Hijas de la cruz Ikastetxean konpostagailua bete dute!

Ikasturtea hasi zenetik, San Jose Hijas de la Cruz ikastetxean Eskolan Konposta proiektuan parte hartzen dute eta bertan sortzen diren hondakin organikoen ia kopuru gehiena konpostatzen dute. Dagoeneko konpostagailua bete dute eta prozesuarekin era onean ari dira, tenperatura altuak lortuz. Konpostagailu berri bat jarri zaie eta orain arte erabili dutena, tapatuta utzi da bertan ematen ari den prozesua amaitu arte. Ikastetxeko arduradunak ekintza berri hau positiboki jaso dute  eta lortutako konposta bertako baratzean erabiliko dute.

Oiartzunen ere gaude! Elizalde herri eskola

Oiartzungo udalerrian Atez ateko sistemarekin 2010. urtean abiarazi ziren. Etxeetaz gain, merkataritzan, ostalaritza eta ikastetxeetan zabaldu da, beste tokien artean, udalerri osoan zabaldu arte. Eskolan Konposta proiektuarekin aste honetan Elizalde Herri Eskolan egon gara hondakin organikoen bilketan hobekuntza plana txertatzen. DBH eta LHko arduradunekin egon eta gero, irakasleei zuzendutako formakuntza teknikoa egin da. Ikastetxeko eremu berdean era didaktikoan lantzeko konpostagailu bat jarri da, . Datorren asteetan ikasleek konpostaren zikloa ikas dezaten sentsibilizazio saio batzuk egingo dira. Egun, Elizalde Herri Eskolak 800 ikasle baino gehiago ditu.

Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies. +Info

Cookien erabilpena. eskolankonposta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko eta azterketa analitikoak egiteko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Uso de cookies. eskolankonposta.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y realizar analíticas. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

Itxi / Cerrar