Informazioa izateko eskubidea
Datu Pertsonalak Babesteko Legeak (15/1999 Legea, 1999ko abenduaren 13koa) xedatutakoaren ondorioetarako, CRISTINA ENEA FUNDAZIOAk erabiltzaileari jakinarazten dio CRISTINA ENEA FUNDAZIOAk datu pertsonalen fitxategiak sortu dituela, eta berak duela fitxategi horien gaineko erantzukizuna. Fitxategiak sortzearen helburua da webgunera sartzen diren erabiltzaile edo informazio-eskatzaileekiko harremana kudeatzea eta mantentzea. Fitxategi horiek erregistratuta daude Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Helburua
Erabiltzaileak edo informazio-eskatzaileak CRISTINA ENEA FUNDAZIOAri emandako datuak honako xede hauetarako erabiliko dira: a) erabiltzailearekiko harremana kudeatu eta mantentzeko; eta b) CRISTINA ENEA FUNDAZIOAk eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuei buruzko informazio eskaerak kudeatzeko eta informazioa emateko.
Erabiltzailearen baimena
Erabiltzaileak edo informazio-eskatzaileak, CRISTINA ENEA FUNDAZIOAk webgunearen bitartez eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzeko eskabidea bidaltzearekin, edo informazio eskaeraren bat egiteko mezu elektronikoren bat bidaltzearekin, baimena ematen du aipatutako komunikazio bideetan jasotako datuak trata daitezen. Ez zaie hirugarrenei daturik emango.
Datu pertsonalei buruz eskatzen den informazioa nahi izanez gero emango da, salbu beste zerbait adierazten den eremuetan. Nahitaez bete beharreko eremuak ez betetzeak edo datu okerrak emateak eragotziko du CRISTINA ENEA FUNDAZIOAk eskaera kudeatzea edo eskatutako informazioa bidaltzea. Datu pertsonaletan egin daitekeen aldaketa ororen berri eman behar dio datuen titularrak fitxategiaren arduradunari, eta titularrak izango du erantzukizuna, edozein kasutan, une bakoitzean emandako datuak egiazkoak eta zehatzak izan daitezen zaintzeko. Hirugarrenen datuak ematen badira, erabiltzaileak adierazi beharko du datu horien titularraren berariazko baimena duela aipatutako datuak emateko. Erabiltzaileak kontra egin diezaioke bere datuak lehen aipatutako helburuak ez diren bestelakoetarako erabiltzeari. Horretarako, kasuan kasu, erabiltzaileak formulario egokien bitartez emandako berariazko baimena gorabehera, joko da erabiltzaileak lehen zehaztutako helburuetarako eman duela baimena, baldin datuak jasotzen direnetik aurrera 30 egun naturaleko epean horren kontrakorik adierazten ez badu.
Datu pertsonaletarako sarbide eskubidea
Erabiltzaileak erabil dezake bere datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta datuak tratatzeari aurre egiteko eskubidea, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Legean bertan (1999ko abenduaren 13koa) ezarritako baldintza eta zehaztapenak betez. Erosoago baderitzo, aipatutako eskubideak erabil ditzake gure helbide elektronikora mezua bidaliz (cristinaenea@dosnostia.org), edo idatzizko eskaera bidalita fitxategiaren arduradunari ondoko helbidera, indarrean den legedian xedatutako baldintzetan: CRISTINA ENEA FUNDAZIOA, Mandasko Dukearen pasealekua, 66. zk, PK: 20012, Donostia (Gipuzkoa).
CRISTINA ENEA FUNDAZIOAk ez du erabiltzen «Spaming» taktikarik, eta erabiltzaileak ez dira erregistratuta geratzen webgunera bisita egite hutsagatik. Erabiltzaileak fundaziora posta elektronikoz helaraziko duen edo jarduera eta zerbitzuen gaineko informazioa eskatzean emango digun informazioa baino ez du tratatuko CRISTINA ENEA FUNDAZIOAk.
Segurtasuna
CRISTINA ENEA FUNDAZIOAk bere datuak babesteko segurtasun mailak mantendu ditu, Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa (1999ko abenduaren 13koa) garatzen duen Araudia onartzen duen 1720/2007 Errege Dekretuan (2007ko abenduaren 21ekoa) xedatutakoarekin bat. Orobat, eskuragarri izan dituen bitarteko tekniko guztiak ezarri ditu, erabiltzaileak CRISTINA ENEA FUNDAZIOAri emango dizkion datuak gal, gaizki erabil, alda, baimenik gabe ikus eta lapur ez daitezen. Hala ere, jakinarazten dizugu segurtasun neurriak Interneten ez direla gaindiezinak.
Datu pertsonalak babesteari loturiko edozein gairi buruz gehiago jakiteko, jar zaitez gurekin harremanetan, ondoko helbide elektroniko honen bidez: info[a bildua]eskolankonposta.eus