Ikasturtea hasi zenetik, San Jose Hijas de la Cruz ikastetxean Eskolan Konposta proiektuan parte hartzen dute eta bertan sortzen diren hondakin organikoen ia kopuru gehiena konpostatzen dute. Dagoeneko konpostagailua bete dute eta prozesuarekin era onean ari dira, tenperatura altuak lortuz. Konpostagailu berri bat jarri zaie eta orain arte erabili dutena, tapatuta utzi da bertan ematen ari den prozesua amaitu arte. Ikastetxeko arduradunak ekintza berri hau positiboki jaso dute eta lortutako konposta bertako baratzean erabiliko dute.






