Eskolan Konposta proiektuaren barruan lanbide heziketa zentruetarako formakuntza prestatu da ere. Maiatzak 5ean Pasaiako Nautico Pesquero Blas de Lezo zentruan egon ginen eta lanbide heziketako lehenengo kurtsoko ikasleek parte hartu zuten formakutza saioan. Ikasle hauek materia organikoa kudeatzearen zergatia ikusi dute, materia honekin zer egin, ikastetxean zein bakoitzak duen eremu berdean nola konpostatzen den ikasi eta ikastetxean txertatu den hobekuntza plana ikusi dute.
Formakuntza honetan 55 ikaslek parte hartu dute eta datorren kurtsoan beste zikloekin egingo da. Ikasle batzuk beraien etxeetan konposta egiteko interesa zutenez, saioa eta gero zituzten zalantzak argitu dira. Nautico Pesquero de Pasaia Blas de Lezoko irakasle guztiek bat egin dute proiektu honekin eta ikastetxean berehala hasi dira konposta egiten.
Aurreko kurtsoan, lanbide heziketako beste zentru batzuk ere sartu ziren proiektuan, Errenteriako Don Bosco edo eta Usurbilgo Lanbide Eskola adibidez.