Eskolan Konposta

Author Archive for Cristina Enea

Konposta egiten ikasi nahi?

Konposta egiten ikasi nahi baduzue, hilabete honetan ikastetxetik edo etxetik konposta nola egiten den ikasiko duzue. Askotan interneten bideo luze eta aspergarriak aurkitzen dira. Ba hemen formakuntza tekniko osoa zuen esku jarriko dugu bideotutorial ezberdinen bidez. Ikusentzunezko hauetan gai hauek ikusiko dituzue:

1. Hondakin organikoak, zer egin?
2. Konpostagailua montatu.
3. Zer konpostatu dezakegu?
4. Konposta nola egin.
5. Konpostaren Faseak.
6. Konposta nola atera.

konposta-bideoa

Konposta egina!

Eskolan Konposta proiektuan hasieran sartu ziren ikastetxeetan konposta ateratzen hasi dira. 2015/2016 ikasturtearen amaieran, udako oporrak hartu baino lehen, ikastetxe batzuk konposta ateratzen hasi ziren. Cristina Enea Fundazioako teknikari baten laguntzaz baliatuta, ikastetxe batzuk konpostagailuko materia jaso, bahetu eta baratzan erabiltzeko jaso dute. Bahetu eta gero gelditu diren egur zatiak, hezurrak eta fruitu lehorren azalak, konpostaren zikloan berrerabiltzeko gorde dira.

Lortutako konpostaren ezaugarriak ezagutzeko, ikastetxe batetan lagin bat jaso da eta Fraisoroko laborategira eraman da. Era berean Arazuriko laborategietan ere analisi mikrobiologikoak lortu dira. Ikastetxeak analisi hauen emaitzak ikusita,  hasi berria den kurtso honetan, lortu den konposta erabili ahal izango du, ikasleekin lantzen duen baratzan zabaltzeko.

Konpost lagin honetan ikusi diren ezaugarri nagusienak hauek izan dira:

dibujo3

Analisi oso baten ezaugarriak ezagutu nahi badituzu, hona hemen eredu bat.

Proiektuan dauden beste ikastetxeak animatu nahi ditugu, elkar lan bat osatuz, kalitatezko konposta lortuko dugulakoan.

2016: Biohondakinen bilketan hobekuntza

Jose Ignacio Asensiok, Ingurumen diputatuak, biohondakinen bilketan 2016ko lehenengo seihileko datuak ezagutzera eman ditu.

Asensiok positiboki baloratu ditu datu hauek. Gaikako bilketa tasa %50,82ean kokatu da, 1,73 puntu gehaigo 2015etik, baina  hazkuntza handiena materia organikoaren jasoketa tasan eman da, %37,58koa izanez, 8,52 puntuko igoera 2015ekoarekin konparatuz.

“Materia organikoaren bilketan 5. edukiontziaren eraginkortasuna frogatzen da, beste bilketa moten gainetik hiritarrei eragozpenak sortzen ez dielako” dio Asensiok, eskerrak eman duelarik hiritarren konpromisu altuagatik eta ildo berean jarraitzeko animatu du.

Hazkuntza hau mankomunitate guztietan eman da, Urola Erdia eta Tolosaldean ezik, hauetan jaitsiera txikia izanik. Ezberdintasun hau bilketa mota ezberdinak direla eta ez da izan, gaikako bilketa edo atez atekoa dagoelaren arabera baizik.

Informazio gehiago: Gipuzkoa.eus

Pinudietako zorua konpost guztiaren aterabide izan liteke

Geomorfologian doktore den José Miguel Edesok ohartarazi digu konposta egitea ez dela azkeneko soluzioa, ahalik eta zabor gutxien sortzea dela bidea. Dena den, hondakin organikoak berrerabiltzeko konpostatzea da metodorik garbiena. Erakunde publikoak hasiak dira –inplikazio ezberdinarekin– plantak eraiki edo materia organikoa etxez etxe biltzeko proiektuak sortzen. Konposta oso probetxugarria izan daiteke pinudientzako, mendi hegalen erabilera erasokorrak belar geruza hondatzen baitu: “Lurra konpostarekin nahastuz lehen galdutakoa berreskuratzen duzu eta aldi berean aterabide ona izan daiteke hiri hondakinentzako”, dio Edesok.

compost

Iturria: Argia

ALBISTEA DESKARGATU

PREBENTZIOA ETA BIRZIKLAPENA

Irailaren 12 eta 13an PREBENTZIOA ETA BIRZIKLAPENA lantzeko ikastaroa egin zen Miramar Jauregian.

José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak azaldu duenez, ikastaroaren helburuetako bat izan da Gipuzkoan hondakinen inguruko eztabaida sustatzea etorkizunari begira, eta erakustea badaudela aukera oso interesgarriak ekonomiari eta enpleguari dagokionez etengabeko eztabaidatik haratago. Ildo beretik Asensiok adierazi zuenez, “Gipuzkoak sektore ekonomiko garrantzitsua garatzeko aukera du hondakinen kudeaketaren inguruan, eta ezinbestekoa da tirabira antzuak alde batera uztea erronka horri heltzeko”.Estatu mailako zein Europako adituak elkartuko ziren.

Iturria: Gipuzkoa.eus

Kurtso berria abian da!

Ikastetxe gehienetan gaur hasi dute kurtso berria. 2016/2017 ikasturtean 30 ikastetxe baino gehiagok Eskolan Konposta proiektuan parte hartuko dute. Azken urte honetan San Markos Mankomunitateko udalerrietako 14.000 ikasle gehitu dira hondakin organikoaren bilketara. Guzti hau aurrera eramateko, garrantzizkoa da irakaslegoaren papera eta horretarako hondakinen sailkapenean eta konposta nola egiten den erakutsiz.formakuntza teknikoa zabaltzen zaie. Aste honetan Orereta Ikastolan, Aitor Ikastolan, Zuhaizti Eskola Publikoan eta Altza SJC zentruetan egin da ikastaroa.

Birziklabirintoa Garberara badoa

Garbera merkatal gunearen ekimenez, Birziklabirintoa instalakuntza bertaratuko da uztailaren 15a bitartean. Jendaurreko ordutegia astegunetan  17.00etatik  21.00etara izango da. Larunbatetan, aldiz arratsaldez ez ezik, goizeko ordutegia izango du; 11.00etatik 14.00etara, hain zuzen.

Birziklabirintoaren helburua birziklapen ohitura zuzenak bultzatzea eta informazioa zabaltzea da. San Marko mankomunitateak garatua, Ecoembes zein Ecovidrioren finantzazioa eduki du. Bigarren aldi honetan, Garbera merkatal gunearen bultzada izan du. Bera Bera taldeak aurrekoan izandako babesari jarraipena eman dio aldi berean.

Iturria: Sanmarkos Mankomunitatea

o_garbera

birziklapena: Peñaflorida ikastetxeko ikasleen erantzuna

Donostiako Peñaflorida ikastetxeak bere ikasleen artean inkesta bat luzatu du. Ikasle bakoitzak etxean nola birziklatzen duen jakin nahi izan da. Ikastetxea ikasleekin konposta egiten irailean hasiko da eta nahiz eta materia organikoa jasotzen urte batzuk eraman, ikasleekin saio didaktiko batzuk garatu dira.

Inkestaren arabera hamar ikasleetatik zazpik papera eta ontzi arinak birziklatzen dute eta ehuneko hirurogeiak materia organikoa. Ikastetxeko arduradunek datu hauek positiboki jaso dituzte eta birziklapenaren arloan lan egiten jarraituko dute, ahalik eta birziklapen tasa altuenak lortuz. Eskola Agenda21eko ekintzen artean, mugikortasunarekin zerikusia duen inkesta bat ere luzatu da.

Dibujo

“Biohondakinen konposta. Araudia, kalitatea eta aplikazioak” jardunaldia

Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok ireki du “Biohondakinen konposta: araudia, kalitatea eta aplikazioak” izeneko jardunaldia.

Bere aurkezpenean, Asensiok aipatu du horrelako jardunaldi bat egin beharra zegoela. “Gipuzkoa liderra da Europan konpostaje kontuetan, eta emaitza oso onak lortu dira, bai kuantitatiboki, bai kualitatiboki; hala ere, eskuratzen dugun konposta merkaturatzeko zailtasunak ditugu”, azaldu du. Horregatik, konpost premia errealei buruzko azterketa zorrotz bat egin behar da, ikuspegi desberdinetatik abiatuta, konpostaren ekoizle eta hartzaile diren eragile guztien parte-hartze aktiboarekin. Izan ere, konpostaren erabilerarekin itxi egin nahi da biohondakinen bilketarekin hasi eta tratamenduarekin jarraitzen duen zikloa.

Informazioa zabaltzeko hemen.

compost

Donostiako 2015eko Iraunkortasunaren Txostenaren aurkezpena

Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren Behatokiak Donostiako Iraunkortasunari buruzko Urteko Txostena publikatu du, 2015. urteari dagokiona. 15 ataletan banatuta dauden 47 adierazleren bidez hiriko ingurumen-egoeraren diagnostikoa egiten du txosten honek, denboran zehar izan duten bilakaera aztertuz eta lortutako datuen inguruan hausnartuz. Bestalde, gizonen eta emakumeen presentzia desberdina bereizi ahal izan diren esparruetako genero-ikuspegi zehatzagoa biltzen du txostenak, bai eta aukera parekotasunaren aldeko Erakunde laguntzaileei buruzko adierazle bat ere.

Hondakinen esparruan, aurreko urteetako joerai eutsiz, sorturiko hondakin kopurua murriztu egin da (2014an baino % 1 gutxiago, biztanle bakoitzak eguneko 1,18 kg hondakin sortuz). Gora egin du bereizketa bidez bildutako hondakin kopuruak (2015ean sortutako hondakin kopuru osotik % 38 bereizketa bidez bildu zen, 2014an kopurua % 36 izan zelarik). Bereizketa bidez jasotako hondakin kopurua 0,45 kg pertsonako eta eguneko izan da, eta zabortegira eramandako hondakin kopuruak % 5 egin du behera, 0,73 kg/pertsona/egun izanik, azken 13 urteotako mailarik txikiena. Orotara 21.050 familiak eta gisa ezberdineko 1.559 saltokik hartzen dute parte edukiontzi berezien bidez materia organikoa biltzeko sisteman. Bildutako materia organikoa 4.770.700 kilotara iritsi da, 2014an baino %101 gehiago. Gainera, 625 etxebizitzak dute konpostagailu indibiduala eta 85 familiak hartzen dute parte hiriko 10 auzotan abian jarritako auzo-konposta programan.

Iturria: Crisitian Enea Fundazioa

inf_sost

Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies. +Info

Cookien erabilpena. eskolankonposta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko eta azterketa analitikoak egiteko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Uso de cookies. eskolankonposta.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y realizar analíticas. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

Itxi / Cerrar