Urte hauetan guztietan, plastikoak gure bizitzak kutsatu ditu, baita gure itsasoak ere. Material horren ekoizpena 368 milioi tonara iritsi zen 2019an, aurreko urtean baino bederatzi tona gehiago. Zifra horrek adierazten du erremedioren bat jarri behar dela beranduegi izan baino lehen. Hori dela eta, Europar Batasunak erabilera bakarreko plastikoak debekatzea onartu zuen 2021eko uztailetik aurrera.
Horregatik, Cristina Enea Fundaziotik Hondakinak Prebenitzeko Europar Astearekin bat egin nahi dugu (azaroak 20-28) gizartean plastiko eta ontzien erabilerari buruz hausnarketa bat eginez, erabilera bakarreko produktuen erabileraz gehienbat.
“Plastikorik Gabeko Astea” kanpainaren bitartez, Europako edozein ikastetxetan burutu daitekeena, astebetez ikasleek hamaiketakorako ikastetxeetara eramaten dituzten plastikoak eta ontziak murriztea lortu nahi da. Egunero mota horretako hondakin kopuru handia sortzen da, aluminiozko papera, patata poltsak, latak eta brikak, adibidez. Kanpaina azaroak 22tik 26ra egingo da.
Keinu txikien bidez ikastetxeko komunitate osoa sentsibilizatzea lortu nahi da, eta sortzen ditugun hondakinen kopuruaren aurrean erresilientzia sortzea. Janaria ekartzeko tuperrak erabiliz eta edarirako kantinplorak edo termoak ekarriz hondakinen sortzea murriztuko dugu.
Kanpainaren material guztiak esteka HONETAN jaitsi daitezke.
“Plastikorik gabeko astea”n izen-ematea betetzeko GALDETEGI honen bidez egingo da.
Horrez gain, aste horretan Cristina Enea Fundazioak bultzatzen dituen ONdakin eta Eskolan Konposta proiektuen bidez hainbat baliabide zabalduko dira, eta gure sare sozialetan klip motzak ikusteko aukera ere izango da.
Ikastetxe komunitate barruan dauden pertsonei ekintza hau zabaltzeko deia egiten diegu.
Zaindu dezagun maite dugun hori!