Eskolan Konposta

Gaur, maiatzak 17, nazioarteko birziklapenaren eguna ospatzen da

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea edo UNESCOk (Nazio Batuen erakundea da) maiatzak 17 nazioarteko birziklapenaren eguna bezala izendatu du, erantzukizun handiagoa sustatzeko, herritar kontsumitzailearen ikuspegitik ez ezik, lehengaia atera eta kontsumo-ondasun bihurtzen duen horretatik ere.

Eta zer da “Birziklatzea”? “Birziklatzea” da erabilitako materia edo produktu bat, hasiera batean hondakinetara bideratutakoa, lehengai edo produktu berri bat lortzeko tratamendu baten pean jartzeko prozesua. Hau da, berriro ere bizi-zikloan sartzen den hondakin bat, baliabide naturalak hobeto erabiltzeko, gure kontsumo-ohituren ingurumen-inpaktua murrizteko eta gure objektuak berriz diseinatzeko eta bizitza berria emateko modu sortzaileak asmatzeko aukera ematen duena.

Baina produktu bat birziklatu baino lehen beste urrats batzuk eman daitezke, non produktu horiek sortuko ez ditugun. Hondakinak murriztea da lehen ideia. Egunerokotasunean gure kontsumitzeko ohiturak aldatuz hondakin asko sortzeari utzi diezaiokegu. Adibidez, gosaritarako erosten ditugun gailetak edo madalenak banakako ontzietan ez erosiz (edo hirunaka datozen gaileta-paketeak) eta hauek etxeko ontzi batetan gordez. Hamaiketakoan ere, gaileta edo otartekoak aluminiozko paperean bildu beharrean tupperrak erabiliz hondakin mota hau murriztea lortuko dugu. Bestetik, tabernetan eramateko kafea eskatu beharrean, berrerabilgarriak diren edalontziak erabili ditzakegu. Honen adibide gisa Irrisarri enpresak burutzen du. Irrisarri edalontzia segurua da higienikoki, oso iraunkorra, fabrikatzeko eta birziklatzeko erraza. Material bakarrez eginda daudenez, % 100 birziklagarriak dira. Propietate hauei esker, edalontzi bakoitzak 400 edalontzi baino gehiago ordezka ditzake.

Irrisarri edalontzi berrerabilgarriak

Bigarren urratsa hondakinak berrerabiltzea izango litzateke. Hondakin bat berrerabiltzen denean, ez da baztertutako objektuaren materiala aldatzen, baizik eta beste helburu batekin erabiltzen da berriro. Berrerabilpenak zerikusi handia du ingurumen-hondakinen ekoizpenaren eta kudeaketaren prebentzioarekin. Adibidez, plastikozko botilak eta pneumatikoak lorontzi ezberdinak egiteko erabiltzea, edo eta kartoizko kutxak beste materialak gordetzeko erabili. Ehunek ere birziklatzeko zailtasunak izaten dute eta honen berrerabilpena sustatzeko hainbat erakunde daude. Sanmarkos Mankomunitateko udalerrietan Oldberri proiektua martxan dago, non kalean dauden birziklatzeko edukiontzien ondoan ehunak jasotzeko edukiontziak dauden.

Azkenik, behin produkturen bat behar ez denean egoki birziklatzea geratzen da. Horretarako, kalean ditugun edukiontziak erabiliko dira. Produkturen bat zein edukiontzitan bota behar den jakin ezean, atez ateko zerbitzua duten udalerrietan sortutako hondakinen hiztegia baliagarria izango zaigu. Honez gain hainbat hondakin errefusara bideratu baino lehen garbiguneetan birziklatu daitezkeen begiratu beharko da.

Garbiguneak

 

 

 

 

 

 

 

 

Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies. +Info

Cookien erabilpena. eskolankonposta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko eta azterketa analitikoak egiteko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Uso de cookies. eskolankonposta.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y realizar analíticas. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

Itxi / Cerrar