Azken urteotan hondakinek gure osasuna, ingurumena eta klima-aldaketa baldintzatu dute. Errenterian hondakinen %32 inguru gaika biltzen den arren (2013), gainerakoa, hau da, edukiontzi berdean jasotzen dena (%68), Gipuzkoako zabortegietara bideratzen da. Halere, edukiontzi berdean, zaborraz gain, birziklagarriak diren hondakin-kopuru handia botatzen dela ohartu da: gure zabor-poltsaren %90-95 hondakin birziklagarriak dira, eta %5-10 errefusa.
Biohondakinen aldetik konposta egiteko baliatzea da urratsetako bat. Errenterian honen alde apostu handia egin dute eta hauek dira egindako ekintza batzuk:
- Autokonposta ekimena zabaltzea.
- Auzo-konposterako eremuak sortzen jarraitzea.
- Landa eremuan bizi direnentzako biohondakina konpos- tatzeko erraztasunak ezartzea.
- Ondoren konpostatu ahal izateko, materia organikoaren gaikako bilketa bermatuko duen HHSen bilketarako siste- ma ezartzea.
- Udal-jabetzako eraikinetako biohondakina biltzea eta tokian bertan konpostatzea.
- Udalak kudeatzen dituen eremuetan egindako lorezaintza eta inausketa-lanetako biohondakinak konposta egiteko erabiltzea.
- Baratza-parkean sortutako materia organikoaren kon- postajea bultzatzea, ondoren baratzean bertan ongarri gisa erabil dadin
- Beraien biohondakina modu egokian gaika banatu edo/ eta kudeatzen duten pertsonei hobari fiskalen bidez saritzea
Informazio guzti hau zabaltzeko, hondakinen prebentziorako liburuxka argitaratu berri dute. Ikusi hemen.