Eskolan Konposta

Cristina Enea Fundazioak Hondakinen prebentziorako Europar Astearekin bat egingo du

Greenpeacek adierazten duenez, Plastikoen mundu mailako ekoizpena azken 50 urteetan izugarri igo da, bereziki azken hamarkadetan. Izan ere, azken hamar urteetan, gizateriaren historia osoan baino plastiko gehiago ekoiztu dugu.

Horregatik Cristina Enea Fundazioatik Hondakinak Prebenitzeko Europar Astearekin bat egin nahi dugu (Azaroak 21-29) gizarterian plastiko eta ontzien erabilerari buruz hausnarketa bat eginez, erabilera bakarreko produktuen erabileraz gehienbat.

“Plastikorik Gabeko Astea” kanpainaren bitartez, Europako edozein ikastetxetan burutu daitekena, astebetez ikasleek hamaiketarako ikastetxeetara eramaten dituzten plastikoak eta ontziak murriztea lortu nahi da. Egunero mota honetako hondakin kopuru handia sortzen da, aluminiozko papera, patata poltsak, latak eta brikak adibidez. Kanpaina hau azaroak 23tik 27ra burutuko da.

Keinu txikien bidez ikastetxeko komunitate osoa sentsibilizatzea lortu nahi da, eta sortzen ditugun hondakinen kopuruaren aurrean erresilientzia sortzea. Janaria ekartzeko tuperrak erabiliz eta edarirako kantinplorak edo termoak ekarriz hondakinen sortzea murriztuko dugu.

Kanpainaren informazio guztia, deskargatzeko baliabideak eta proiektuan izen emateko aukera, hurrengo BOLETIN honetan auriktu daiteke.

Honez gain aste horretan Cristina Enea Fundazioak bultzatzen dituen ONdakin eta Eskolan Konposta proiektuen bidez baliabide ezberdinak zabalduko dira. Gure sare sozialetan klip motzak ikusteko aukera izango da ere.

Ikastetxe komunitate barruan dauden pertsonei ekintza hau zabaltzera gonbidatzen ditugu.

Zaindu dezagun maite dugun hori!

Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies. +Info

Cookien erabilpena. eskolankonposta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko eta azterketa analitikoak egiteko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Uso de cookies. eskolankonposta.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y realizar analíticas. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

Itxi / Cerrar