Eskolan Konposta

Author Archive for Cristina Enea

Martxan da Uliako auzokonposta gunea

Datorren astean hasiko dira Ulia auzoko hainbat familia, beraien sukaldeetan sortutako materia organikoa kudeatzen, auzo konpostaren bidez.
Konpostagunea, Uliako garai bateko mintegietan kokatuta dago eta helburu bezala, sukaldeko hondakin organikoak bereiztea, konpostagailu komunitarioetara eramatea eta bertan sortutako konposta berrerabiltzea da, zikloari amaiera emanez.

Konposta egiten hasiko diren familia hauen kontzientziazioak ingurumen ikuspegitik aurrerapauso bat suposatzen du, esperientzia honetan parte hartzen duten pertsonek kudeatzen dutelako beraiek sortutako hondakinetatik %50a, lehengai bihurtuz.

Hortaz, ongi etorri partaide berriak auzokonpostera!!

Zuk ere parte hartu nahi baduzu 943483390 telefonora deitu dezakezu edo ingurumena@donostia.eus helbidera email bat idatzi.

Iturria: www.donostia.org

Uliako konpostagunea

Errenteriako alkateak Eskolako Agenda 21en egindako galderak erantzun ditu

Herriko zazpi ikastetxetako 3.500 ikasle baino gehiagok elikadura jasangarriaren gaia aztertu zuten joan den ikasturtean zehar, Eskola Agenda 21 egitasmoaren barruan. Cristobal Gamon LH, Koldo Mitxelena BHI, Bizarain ikastola, Langaitz BHI, San Jose Gurutzearen Alabak, Telleri-Alde eta Don Bosco ikastetxeetako ordezkariak Udaletxeko Areto Nagusian elkartu dira berriz, Errenteriako Alkatearen eskutik, ikasturte amaieran Udalari egindako proposamenen erantzuna jasotzeko.

errenteriaingurumenaIkasleek egindako proposamenen artean, besteak beste, ondorengoak daude: hondakin organikoak bereizi eta konpostatzea sustatzea, bertan ekoitzitako elikagaiak indartzea herritarren artean informazio zabalduz, merkatuan bertako produktuen salmenta-postuei erraztasunak ematea, eskualdeko produktuak saltzeko makinak jartzea eta Udalak antolatutako ekimenetan kontsumoa eta elikadura jasangarriarekin bat datozen irizpideak aplikatzea.

Alkateak aipatu die etxebizitzetako hondakin organikoak martxoan gaika biltzen hasi zirela eta, horretaz gain, dagoeneko, zenbait jatetxekin eta ikastetxeekin konposta egiteko programak ere martxan daudela (Gure Eskolan Konposta! proiektua).

Iturria: Errenteriako Udala/Ingurumen Saila

Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies. +Info

Cookien erabilpena. eskolankonposta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko eta azterketa analitikoak egiteko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Uso de cookies. eskolankonposta.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y realizar analíticas. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

Itxi / Cerrar