Eskolan Konposta

Tag Archive for orereta

Konpostagune berria Orereta Ikastolan

Hilabete honetan Eskolan Konposta proiektuaren parte diren hainbat ikastetxetan konpostagailu berriak gehitu dira. Oraingo honetan, Errenteriako Orereta Ikastolan  jarri dira, ikasle zein irakasleak hamaiketakoan sortzen duten hondakin organikoekin eta baratza garbiketan sortutakoarekin konposta egitea dela helburu.

Orereta ikastolan ekintza honekin oso aktibo daude, “Orereta Ikastolako Añabitarteko eremua mendialdean egoteak naturan zein naturaz ikasteko aukera handiak eskaintzen dizkigu. Baso-eskola, baratzea zein ikasleek beraiek ikaskideentzako sortutako lurreko jolas-parkea izan daitezke horren adibide.”

Ikasleekin patruila berdea sortu dute. Ingurumen brigadek asteroko “misioa” dute, astelehen eta ostiraletan: lehenean, patioa garbitzen dute; eta bigarrenean, jolaslekua garbitzeaz gain, ontzi marroietako aste guztiko hondakin organikoak biltzen dituzte. Hori eginda, konposta-kaxako lana hasten da: aurreko astekoa aireztatu, bildu berri dutena gainera bota eta amaitzeko, guztia materia lehorrarekin estaltzen dute. Ikastolako baratzean erabiltzeko asmoa dugu hortik lortutako ongarria.

2016. urtean hasi ziren Orereta Ikastolan konposta egiten, bertan sortzen den konposta baratzean erabiltzeko asmoz. Ikasturte batetan sortzen zituzten hondakin organikoen kopurua bi konpostagailuen bitartez kudeatzen zen baina txiki geratu dira. “Konpostaren zikloa betetzeko denbora behar da eta konpostagailuak beteta ditugunez, gehiago jartzea erabaki dugu. Konpostagailu zaharren konposta ateratakoan lekuz aldatuko ditugu eta lau konpostagailuz osatutako konpostagune bat sortuko da”.

Lehen hezkuntzako ikasleen sentsibilizaziorako geletan hainbat saio didaktiko burutzen ari dira ere, jolas batzuen bitartez etxe-hondakin mota guztiak nola kudeatu behar diren ikasiz.

Iturria: Orereta Ikastola

ORERETA IKASTOLAN KONPOSTA ATERA DUTE

Eskolan Konpostako hirugarren ikasturte hau amaitzear dago eta dagoeneko ikasturte hasieran hasi ziren ikastetxeetan konposta biltzen hasi dira. Oraingo honetan Orereta Ikastolako ikasleek egindako lana ikus dezakegu. Beraien hitzetan:

Urrian hasi ginen Lehen Hezkuntzako etxean, hondakin organikoa jasotzen. Astero, talde bat arduratu da eraikinean zehar jarrita ditugun edukiontziak hustu eta konpostagailura eramateaz. Konpostagailua bete zaigu, eta gaur, ireki egin dugu, nola zegoen ikusteko.

Lehenik eta behin konpostagailura joan gara. 8 hilabete pasa dira konposta egiten hasi ginenetik, eta jendeak botatako hondakinak, konpost bihurtu dira. Behean zegoen zatia, pala batekin atera dugu, eta galbahetik pasa dugu, eta egokiak ez ziren hondakinak, beste edukiontzietara bota ditugu. Jasotako lurra (ongarria) poltsa batean sartu dugu. Trabak izan ditugu, batzuk, zilar papera, plastikoa…bota dutelako aurretik. Termometroa sartu dugu konpostagailuan, eta 45ºetara zegoela ikusi dugu. Zein ondo!

Kurtso berria abian da!

Ikastetxe gehienetan gaur hasi dute kurtso berria. 2016/2017 ikasturtean 30 ikastetxe baino gehiagok Eskolan Konposta proiektuan parte hartuko dute. Azken urte honetan San Markos Mankomunitateko udalerrietako 14.000 ikasle gehitu dira hondakin organikoaren bilketara. Guzti hau aurrera eramateko, garrantzizkoa da irakaslegoaren papera eta horretarako hondakinen sailkapenean eta konposta nola egiten den erakutsiz.formakuntza teknikoa zabaltzen zaie. Aste honetan Orereta Ikastolan, Aitor Ikastolan, Zuhaizti Eskola Publikoan eta Altza SJC zentruetan egin da ikastaroa.

Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies. +Info

Cookien erabilpena. eskolankonposta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko eta azterketa analitikoak egiteko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Uso de cookies. eskolankonposta.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y realizar analíticas. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

Itxi / Cerrar