Eskolan Konposta proiektua hasi zenetik hainbat ekintza egin dira hondakin organikoa birziklapenaren alde, non ikasle zein irakasleekin saio didaktikoak eta formakuntza tenikoa garatu den. Ba oraingo honetan, etxetik konposta nola egiten den ikasteko bideotutorial batzuk egin dira, era errazean bisualki konposta zikloaren atal ezberdinak ikus dezagun. Formakuntza tekniko oso bat moztu da norberak duen interesaren arabera informazio zehatza ikusi ahal izateko. Konpostaren prozesuan ematen diren urratsak azaltzen dira ondoren agertzen diren bideotutorialetan.
Tag Archive for Konposta
MARIA REINA ESKOLAN SAIOAK EGIN ETA BARATZEAN ABIAN DIRA
Azkenengo ikasturte honetan, Maria Reina Eskolak “Eskolan Konposta” proiektua txertatu du. Ikastetxe honetan hondakin organikoen bilketari aspaldi ekin zioten eta baratzea ere lantzen dute. Nahiz eta konpostagailua aurretik izan, konpostaren prozesuan berrabiarazi dira. Ikasleen sentsibilizazioa maila guztietan landu dute eta Haur Hezkuntzako ikasleak abian dira baratze lanak gertutik ikusten. Aste hauetan errefautxak erein dituzte eta bai ikasle zein irakasle gogoz hartutako ekintza izan da.
Konposta egiten ikasi nahi?
Konposta egiten ikasi nahi baduzue, hilabete honetan ikastetxetik edo etxetik konposta nola egiten den ikasiko duzue. Askotan interneten bideo luze eta aspergarriak aurkitzen dira. Ba hemen formakuntza tekniko osoa zuen esku jarriko dugu bideotutorial ezberdinen bidez. Ikusentzunezko hauetan gai hauek ikusiko dituzue:
1. Hondakin organikoak, zer egin?
2. Konpostagailua montatu.
3. Zer konpostatu dezakegu?
4. Konposta nola egin.
5. Konpostaren Faseak.
6. Konposta nola atera.
Konposta egina!
Eskolan Konposta proiektuan hasieran sartu ziren ikastetxeetan konposta ateratzen hasi dira. 2015/2016 ikasturtearen amaieran, udako oporrak hartu baino lehen, ikastetxe batzuk konposta ateratzen hasi ziren. Cristina Enea Fundazioako teknikari baten laguntzaz baliatuta, ikastetxe batzuk konpostagailuko materia jaso, bahetu eta baratzan erabiltzeko jaso dute. Bahetu eta gero gelditu diren egur zatiak, hezurrak eta fruitu lehorren azalak, konpostaren zikloan berrerabiltzeko gorde dira.
Lortutako konpostaren ezaugarriak ezagutzeko, ikastetxe batetan lagin bat jaso da eta Fraisoroko laborategira eraman da. Era berean Arazuriko laborategietan ere analisi mikrobiologikoak lortu dira. Ikastetxeak analisi hauen emaitzak ikusita, hasi berria den kurtso honetan, lortu den konposta erabili ahal izango du, ikasleekin lantzen duen baratzan zabaltzeko.
Konpost lagin honetan ikusi diren ezaugarri nagusienak hauek izan dira:
Analisi oso baten ezaugarriak ezagutu nahi badituzu, hona hemen eredu bat.
Proiektuan dauden beste ikastetxeak animatu nahi ditugu, elkar lan bat osatuz, kalitatezko konposta lortuko dugulakoan.
Pinudietako zorua konpost guztiaren aterabide izan liteke
Geomorfologian doktore den José Miguel Edesok ohartarazi digu konposta egitea ez dela azkeneko soluzioa, ahalik eta zabor gutxien sortzea dela bidea. Dena den, hondakin organikoak berrerabiltzeko konpostatzea da metodorik garbiena. Erakunde publikoak hasiak dira –inplikazio ezberdinarekin– plantak eraiki edo materia organikoa etxez etxe biltzeko proiektuak sortzen. Konposta oso probetxugarria izan daiteke pinudientzako, mendi hegalen erabilera erasokorrak belar geruza hondatzen baitu: “Lurra konpostarekin nahastuz lehen galdutakoa berreskuratzen duzu eta aldi berean aterabide ona izan daiteke hiri hondakinentzako”, dio Edesok.
Iturria: Argia
Javier Ansorenaren Konpostari buruzko liburu aurkezpena
Atzo aurkeztu zen “El compost de biorresiduos. Normativa, calidad y aplicaciones” liburua, Javier Ansorenak (Gipuzkoako Foru Aldundiako Ingurumen zerbitzuburu ohia) idatzita.
Jose Ignacio Asensiok (Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako diputatua) egin zuen aurkezpena eta Gipuzkoa mailan azkenengo bi hamarkadetan eman diren aldaketak aztertu zituen.Gaikako bilketan jasotako hondakin organikoak %99 garbitasuna du eta soilik %1a plastikoak, metalak, beira eta bestelakoak osatuz. Oraindik ere errefusarekin batera doan hondakin organikoa %54koa da.
Ansorenak konposta egiteko dauden era ezberdinak azaldu ditu eta merkaturatzeko dauden zailtasunak ere argitu dira. Hirietan konpostari irteera emateko kasu batzuk ere azaldu dira.
Informazioa zabaltzeko, egin zen prentsaurrekoa ikusi daiteke.