Datorren astean hasiko dira Ulia auzoko hainbat familia, beraien sukaldeetan sortutako materia organikoa kudeatzen, auzo konpostaren bidez.
Konpostagunea, Uliako garai bateko mintegietan kokatuta dago eta helburu bezala, sukaldeko hondakin organikoak bereiztea, konpostagailu komunitarioetara eramatea eta bertan sortutako konposta berrerabiltzea da, zikloari amaiera emanez.
Konposta egiten hasiko diren familia hauen kontzientziazioak ingurumen ikuspegitik aurrerapauso bat suposatzen du, esperientzia honetan parte hartzen duten pertsonek kudeatzen dutelako beraiek sortutako hondakinetatik %50a, lehengai bihurtuz.
Hortaz, ongi etorri partaide berriak auzokonpostera!!
Zuk ere parte hartu nahi baduzu 943483390 telefonora deitu dezakezu edo ingurumena@donostia.eus helbidera email bat idatzi.
Iturria: www.donostia.org





