Compostaenred elkarteak bere 7. etxe eta auzokonpostari buruzko mintegia ospatu du. Aurtengo mintegia Hernaniko Orona Fundazioako eraikinean izan da.
Composta en red Estatuko tokiko erakundeen koordinatzailea da, etxe eta auzokonpostajeko esperientziak garatzen dituena. Sarea 2008an sortu zen, etxe eta auzokonpostari lotutako politika publikoak bultzatu eta sustatzeko, hondakin organikoen sortzea murriztu nahian.
Aurten, “Videocomposta” lehiaketa sortu dute, hondakin organikoen kudeaketari buruzko laburmetraiak bilduz. Eskolan Konposta proiektua bertan izan da gure proiektua aurkezten. parte hartu duten laburmetrai guztian HEMEN aurkitu ditzakezu.
Dagoeneko 52 ikastetxetan ekimen hau garatzen ari zarete eta geroz eta hondakin organiko gehiago kudeatzen da ikastetxean bertan.