Errenteriako Don Bosco lanbide heziketako ikastetxe integratuan hondakinen prebentziorako ikastaroa jaso dute azkeneko aste hauetan. Ikastaroa lehenengo mailan dauden ikasleek jaso dute eta hondakin arriskutsuen eta etxe hondakinen prebentziorako informazioa jaso dute. Automozioa, eraikuntza metalikoak eta soldadura, elektronika-telekomunikazioak, hotz eta beroa, kimika eta mekatronikako departamentuetako ia 500 ikaslek parte hartu dute ordubeteko jarduera honetan.
Eskolan Konposta proiektuan beste lanbide heziketa zentru hauek ere parte hartzen dute:
- Usurbilgo Lanbide Eskola
- EAGI Lasarte
- “Blas de Lezo” Pasaiako Itsas Arrantza