Garbera merkatal gunearen ekimenez, Birziklabirintoa instalakuntza bertaratuko da uztailaren 15a bitartean. Jendaurreko ordutegia astegunetan 17.00etatik 21.00etara izango da. Larunbatetan, aldiz arratsaldez ez ezik, goizeko ordutegia izango du; 11.00etatik 14.00etara, hain zuzen.
Birziklabirintoaren helburua birziklapen ohitura zuzenak bultzatzea eta informazioa zabaltzea da. San Marko mankomunitateak garatua, Ecoembes zein Ecovidrioren finantzazioa eduki du. Bigarren aldi honetan, Garbera merkatal gunearen bultzada izan du. Bera Bera taldeak aurrekoan izandako babesari jarraipena eman dio aldi berean.
Iturria: Sanmarkos Mankomunitatea