Eskolan Konposta

Cristina Enea Fundazioak eta FCCk “Eskolan Konposta” proiektuaren barruan materia organikoa biltzeko kuboak hornitzeko hitzarmena berritu dute

FCC Medio Ambiente erakundeak materia organikoa biltzeko 60 ontzi eman dizkio Cristina Enea Fundazioari, bi erakundeek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan. Cristina Enea Fundazioak 11 urte daramatza Eskolan Konposta proiektua garatzen Donostiako eta inguruko ikastetxeetan. Proiektu horren bidez, ikasleak kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi dira hondakinen gaikako bilketaren garrantziaz, zehazki materia organikoaz, ondoren konposta egin ahal izateko.

Ekologiako zinegotzi Iñigo Garcíak nabarmendu duenez, garrantzitsua da «herritarrak kontzientziatzea egunero sortzen ditugun hondakinak murriztu behar direla, besteak beste, zaborretara botatzen jarraitzen dugun materia organikoa. Kontzientziazio hori eskola-ingurunean hasteak, gazteenekin, balio espezifiko esanguratsua du. Iaz, edukiontzietan eta hiriko ekoizle handietan bildutako materia organikoa 9.5 tona izan zen, eta ingurumena hobetzen laguntzeko modu egokia da konpost moduan berrerabiltzeko programetan eta politiketan eragitea».

Eskolan Konposta programa ikastetxeetan bertan garatzen da, ikastetxeko langileen prestakuntzari, Cristina Enea Fundazioak konpostagailuak instalatzeari eta ikasleentzako saio didaktikoak emateari esker. Proiektua hasi zenetik, hezkuntza-ziklo guztietako 20.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute proiektuan, eta 800 saio didaktiko baino gehiago egin dira ikastetxeetan.

Orain arte, eta azken urteotan bi erakundeen artean sinatzen ari den hitzarmen honi esker, FCCk materia organikoa biltzeko emandako 980 kubo banatu dira, Eskolan Konposta ekimenak ezarritako helburuak lortzeko zati garrantzitsua.

Xabier Zabala FCC Ingurumen arduradunak adierazi duenez, «pozik gaude ekimen honetan parte hartzen jarraitzeaz. Beti pentsatu izan dugu gure hondakinen kudeaketari buruzko kontzientziazioa gaztetatik ikasi behar dela. Horrela, ikaskuntzatik kudeaketa horretan denok izan behar dugun ardurara igaroko gara. Frakzio organikoa izan da gure etxeetako hondakinen banaketan sartzen azkena, eta ahalegina egin behar da gure ohituren parte izan dadin. Udalari ematen diogun HHS zerbitzuaren leloak dioen bezala, ARDURATU!!».

Iñigo García Ekologiako zinegotzi eta Cristina Enea Fundazioko lehendakariordea eta Xabier Zabala FCC Medio Ambiente erakundearen ordezkaria izan dira konbenioa berritzeko sinaduran.

Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies. +Info

Cookien erabilpena. eskolankonposta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko eta azterketa analitikoak egiteko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Uso de cookies. eskolankonposta.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y realizar analíticas. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

Itxi / Cerrar