Europako hondakin prebentziorako astearekin batera Cristina Enea Fundazioatik hainbat ekintza burutu dira. Hauen artean “Plastikorik Gabeko Astea” jarduera, Gipuzkoa eta Nafarroako 20 ikastetxetan burutu dena. Honez gain ikastetxeetako konpostagailuetan laguntza eskaintzen jarraitu da eta COVID19a dela eta neurri berriekin antolatutako ikasleentzako saio didaktikoak ere egin dira.
Ikastetxeetan birziklapenaren gaia beraien kabuz lantzeko aukera ere garatu da. Adibidez, ONdakin proiektuan igotzen diren unitate didaktikoen bitartez, hondakinak era egokian nola birziklatu behar diren ikasten dute.
Eskolan Konposta proiektuan “Margotu eta Ikasi” koadernoa estekatu da, nahi duten ikastetxeek deskargatzeko aukera izan dezaten. Koaderno honen bitartez, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleek marrazkien bidez, identifikatu eta margotuz, hondakin bakoitza nora bota behar den ikasiko dute. Margotzeaz gain, bestelako froga eta jolasak proposatzen dira bertan.
Koadernoa HEMEN.