
Frantziako Gobernuko lehen ministroaren aldizkari ofiziala den Service-public.fr webak ohartarazi duenez, 2024ko urtarrilaren 1etik herritar guztiak daude derrigortuta beren hondakin organikoak bereizi eta konpostatzera. Bio-hondakinok zabor nahasientzako edukiontzi berde handian jaurtitzen harrapatutako herritarrak 35 euroko isuna ordaindu beharko du, hondakinak gaika sailkatzeko aginduak urratzeagatik.
Composteurcitizen.fr hedabide elektronikoak oroitarazi du zazpi hilabete barru indarrean jarriko dela familia guztiak konpostatzera derrigortzen dituen agindua, baina legea duela hiru urte ezarrita dago, 2020ko otsaileko 2020-105 legean, xahutzearen kontrako eta ekonomia zirkularraren aldekoan. Horren arabera, 2024ko urtarrilaren 1erako familia guztiek jada eskueran eduki behar dute etxeko hondakin biodegradagarri guztiak bereizteko sistema.
Iturria: Argia.
Informazio guztia: https://www.argia.eus/albistea/konpostatzea-derrigorrezkoa-izango-da-2024ean-ipar-euskal-herrian-eta-franziako-estatu-osoan




