Bost etxola berri jarri ditu Hernaniko Udalak, herriko bost toki desberdinetan, auzokonposta egiteko. Zehazki, toki hauetan daude etxola berriak: Txantxillan, Elizatxon, Gartzia Goldarazen, Bidebieta plazan eta Etxeberri auzoan.
Etxola bakoitzean, 22-23 familiak hartuko dute parte, eta dagoeneko hasi dute formakuntza, aste honetan bertan.
Guztira, 43 etxola Hernanin
Bost etxola berri horiekin, dagoeneko 43 dira Hernanin, auzokonposta egiteko dauden etxolak, herri osoan zehar. Horietan guztietan, 1.635 dira konposta egiten duten familiak: 945 familiak auzokonposta egiten dute, eta beste 690 familiak, berriz, autokonposta lantzen dute.
Iturria: Urumeako Kronika