Eskolan Konposta

Errenteriako Udalak hondakinen prebentziorako liburuxka berria argitaratu du

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken urteotan hondakinek gure osasuna, ingurumena eta klima-aldaketa baldintzatu dute. Errenterian hondakinen %32 inguru gaika biltzen den arren (2013), gainerakoa, hau da, edukiontzi berdean jasotzen dena (%68), Gipuzkoako zabortegietara bideratzen da. Halere, edukiontzi berdean, zaborraz gain, birziklagarriak diren hondakin-kopuru handia botatzen dela ohartu da: gure zabor-poltsaren %90-95 hondakin birziklagarriak dira, eta %5-10 errefusa.

Biohondakinen aldetik konposta egiteko baliatzea da urratsetako bat. Errenterian honen alde apostu handia egin dute eta hauek dira egindako ekintza batzuk:

  • Autokonposta ekimena zabaltzea.
  • Auzo-konposterako eremuak sortzen jarraitzea.
  • Landa eremuan bizi direnentzako biohondakina konpos- tatzeko erraztasunak ezartzea.
  • Ondoren konpostatu ahal izateko, materia organikoaren gaikako bilketa bermatuko duen HHSen bilketarako siste- ma ezartzea.
  • Udal-jabetzako eraikinetako biohondakina biltzea eta tokian bertan konpostatzea.
  • Udalak kudeatzen dituen eremuetan egindako lorezaintza eta inausketa-lanetako biohondakinak konposta egiteko erabiltzea.
  • Baratza-parkean sortutako materia organikoaren kon- postajea bultzatzea, ondoren baratzean bertan ongarri gisa erabil dadin
  • Beraien biohondakina modu egokian gaika banatu edo/ eta kudeatzen duten pertsonei hobari fiskalen bidez saritzea

Informazio guzti hau zabaltzeko, hondakinen prebentziorako liburuxka argitaratu berri dute. Ikusi hemen.

Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies. +Info

Cookien erabilpena. eskolankonposta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko eta azterketa analitikoak egiteko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Uso de cookies. eskolankonposta.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y realizar analíticas. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

Itxi / Cerrar