Eskolan Konposta

Bideberri Institutuko ikasleek hondakinen bilketa hobetzeko lanak egin dituzte

Azkeneko aste hauetan Donostiako Bidebieta auzoan kokatuta dagoen Bideberri Institutuan ikasleekin batera eraikin kanpoan sortzen diren hondakinen bilketarako hobekuntzak egin dituzte.

Betidanik kaleetan aurkitu izan ditugun zakarrontzi txuriak ere bazituzten ikastetxe honetan eta jolasgune ezberdinetan sakabanatuta zeuden. Ikasleekin batera zakarrontzi hauek garbitu eta kolorez margotu dituzte, bilduko den hondakinaren arabera, eta multzoka jarri dira. Honekin ikasleek hondakinak ondo birziklatzeko aukera izango dute.

Agenda 30eko ekintzen barruan burututako jarduera hau baratzaren hobekuntzarekin lotu da, baita konpostagailu berrien muntaiarekin ere. Honela, hiru konpostagailuz osatutako konpostagune bat dute orain.

 

Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies. +Info

Cookien erabilpena. eskolankonposta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko eta azterketa analitikoak egiteko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Uso de cookies. eskolankonposta.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y realizar analíticas. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

Itxi / Cerrar