Eskolan  Konposta

LEZO: ALKATEAK KONPOSTA GUNE BAT KENTZEKO AGINDU DUELA SALATU DUTE

Alkateak, Gillermo Lazon kaleko auzo konposta gunea kentzeko agindua eman duela salatu du Lezon Ondo Ai Ginen taldeak. Iazko udaberrian, kale horretako zortzi familiak  bertan auzo konposta gunea jartzeko eskaera egin zutela udalean jakinarazi dute, “Hirigintza zinegotziak baiezkoa emanda, azkenean jarri dute. Gaur jakin dugu, Jesus Mari Martiarena alkateak, ikusi orduko, kentzeko agindua eman duela”.

Martiarenaren jarrera gogor salatu du Lezo Ondo Ai Ginen taldeko kideek, eta gunea kenduko balu,  birziklapenaren aldeko udalaren politika “itxurakeria hutsa” dela agerian utziko lukeela uste dute. Gillermo Lazon kaleko gunea jartzeko, San Pedroko gunea kendu zuela gogorarazi dute, “San Pedrokoek Lopenera joan beharko dute organikoa birziklatzera. Orain zer gertatuko da ez bata eta ez bestea?”.

Baliabide eta diru publikoa “modu arduragabean” erabiltzea ere leporatu diote alkateari, “zerbait onartu eta exekutatu ondoren atzera eginez orain”.  Erabakiak hartzeko garaian “arbitrarioki” eta “modu pertsonalean” aritzea egotzi diote azkenik Martiarenari, “ohiko tramiteak saltatuz bere komenientziara hartzen ditu erabakiak. Ez da serio eta bai salagarria. Lezoko Udalak Ingurumen delegatu berria izendatu berria du, birziklatzearen inguruan kanpaina kanpaina bat burutu berria du, hau da eskaintza? Zertarako sortzen dira herritarron poltsikotik ordaintzen diren delegatuak gero erabakiak arbitrarioki hartu behar badituzte?”.

Amaitzeko, Gillermo Lazonen jarritako konposta gunea mantendu eta San Pedro auzoan zegoena berriro jartzea eskatu du Lezon Ondo Ai Ginen taldeak.

Iturria: Oarsoaldeko Hitza

Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies. +Info

Cookien erabilpena. eskolankonposta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko eta azterketa analitikoak egiteko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Uso de cookies. eskolankonposta.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y realizar analíticas. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

Itxi / Cerrar