Eskolan  Konposta

Eskolan Konposta

San Marko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan eskola baratzak dituzten hainbat ikastetxe daude, bertan beren barazki eta berdurak landatzen dituztelarik. Nekazaritza-ustiapen txiki hauek helburu didaktikoa izaten dute, ikasleak izaten baitira baratza zaintzearen arduradunak, horrela nekazal mundura, bizi-zikloetara, eta ekologiara hurbilduz, baita elikadura burujabetzara eta elikadura osasuntsura ere. Konpostagailuak ere izaten dira laborantza gune horietako batzuetan, baratzeko soberakinak tratatu eta konposta lortzeko balio dutenak.

Hala ere, eskola baratza guztiek ez dute konpostagailurik, dutenen artean asko beren aukeren azpitik erabiltzen dira, eta oso gutxitan erabiltzen da eskola komunitatearen sentsibilizaziorako elementu didaktiko gisa. Era berean, eskola hauetako jangeletan hondakin organiko ugari sortzen da, eta ez da beti konpost guneetara eraman ahal izateko modu egokian jasotzen.

Horrengatik guztiagatik, hezkuntza arloan konposta sustatzeko plana eratu nahi da, gaia modu integralean jorratuz, eta ingurumen heziketa oinarritzat hartuta.

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Proiektuaren helburu nagusia da hondakinen prebentzioa jatorritik lantzea, eta eskoletako konpostaje komunitarioa bultzatzea, Alde batetik, errefusara bideratzen den hondakin organiko kopurua murrizteko, eta bestetik, hondakin organikoa eskolan bertan kudeatuz, honen tratamendu lanak eta garraioak suposatzen duten kutsadura saihesteko.

Horrela, elikadura ziklo osoa eskolan bertan ematen da eta sortutako konposta baratzean erabil daiteke.

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Proiektu honetan emango diren urratsen artean, zentru bakoitzaren egoera aztertzea izango da lehenengo atala. Eskolek hondakinen kudeaketan egiten dutena jakitea, bakoitzaren beharrak identifikatu eta aztertzeko.

Ikastetxe bakoitzaren nondik norakoak aztertuta, hondakin organikoen prebentziorako eta hauen kudeaketarako neurrira egindako plana luzatuko zaie.

Baliabide materialak: Hobekuntza plana aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren baliabide material guztiak eskuratuko ditu eskolak: ontziak, edukiontziak, konpostagailuak, aireztagailuak…

Kartel pedagogikoak: Hondakinak modu egokian bereizteko eta konpostatze prozesuari buruzko informazioarekin, eskolako pasilloetan eta jangelan jartzeko.

Eskolako langileentzat formakuntza teknikoa: Neurrira egindako formakuntza saioen bitartez, baratza eta konpostagailuaren kudeaketaz arduratzen diren pertsonak trebatu nahi dira. Ikastetxeak behar izanez gero, konpostagailu berriak jarriko dira. Era berean, behar duten materia egituratzailea kudeatuko da.

Ikasleen sentsibilizazioa: Prestatu den material didaktikoarekin, ikasleei konpostaren jatorria, erabilera eta abantailak irakatsiko zaizkie. Honekin batera, ikastetxeko baratzera bisitak antolatuko dira eta maila ezberdinetara egokitutako material didaktikoa landuko da.

Behin plana martxan jarrita, konpostatze prozesuaren jarraipena proposatzen da. Teknikari batek konpost-guneen jarraipena egingo du, eta sor daitezken kezka eta gora beherak landuko ditu.

Azkenik, eta aurreko faseak gainditu ondoren, egindako lana isladatuko duen egurrezko euskarri bat banatuko da, non zentruak materia organikoaren zikloa ixten duela adierazten den.

Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies. +Info

Cookien erabilpena. eskolankonposta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko eta azterketa analitikoak egiteko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Uso de cookies. eskolankonposta.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y realizar analíticas. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

Itxi / Cerrar